XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LUISTAR GAZTE EUSKALDUNAK... ERROMARA GUAZEN

Nork esan ainbeste bagiñala.

Erromara juateko asmuak artu... eta ames oiek banetako etorkizunak zirala.

Begorretamar uste eta egun sortu Oraindio sortuko diranak gañera Donostiatik ogei bai, Oñatitik mordoska, Villarrialdik danak nai, Oyartzunen nor juango txotx egiñaz, Ondarrabian bero bero, Gazteiz-tik ere bai, Bilbau geien geien, Iruñan ere asi dira berotzen, Antzuelan maiz azko diranak juan nai...

Zer diozute Tolosa, Ibarra, Beasain, Zumarra, Azkoiti, Azpeiti eta beste dana?

Ez da Gipuzko erritan danen artean bat bederik bialdu ez dezaken Luistar batzarkidik...

Oraindio garaia badago illabete onen ogeira arte... Berotu batak bestea...

Gurekin batera Erromara beste bide batzuetatik ere lerruan dijua gazteria.

Deustoko ikastetxekoak gure bidetik beste tren baten, Andaluzia eta Kastila aldekoak bide luzeagoan.

Valenzia eta Katalanak itxasuz, Prantzi, Ingalaterr, Belgika, Olanda, Alemani, Poloni, Austria, Iguslabi, Ungri, Albani, Malta, Libano eta Amerikatarak ez dakigu nundik, Itali guzia alde danetatik.

Gazteri guzia Erromara dijua benturaz beste alako erabat ez dala izango ta.

Ango pestak ona emen.

Illonen ogeta bederatzian Erroman sartu.

Ogetoamarrean Luis donearen ezur bedeinkagarriak Jesuiten elizatik Vatikanoko elizara bizkarrean eraman.

Oget amaikan Aita Santuan meza ezur oien altarean, Jauna guri eman, guri bakarrik; gero Aita Santuen itzaldi bat guretzat eta guk izena ezarrita daramazkigun paperak eskutan artu, Luistar guziak bedeinkatu.

Geiago ezer bai ote?

Bai; esusen ordez munduan agintzan duanari eskuan mun eta Kristau zintzo beti izauteko indartu.

?Euskalerriko luistarrak, Erromara guazen!

Donostiko Luistarrak.

Luistar'en izenez beteta Erromara eramateko zabaldu geñutzen orrietatik bialdu digute oso ederki jarrita Albistur, Alkitza, Antzuola, Ataungo San Gregorio, Bedoña, Aingeruzar, Tolosa, Beasain, Eibar, Erretxil, Ezkio, Zeama, Itziar, Villerrial eta Urrestil'tarrak.

Azkar ibilli besteak; ez dedilla iñor gelditu agurmen au egin gabe aurtengo ontan Luis Zaindariari.

Illonen ogeirako datozela San Vizenteko elizara.